2025eko dirulaguntza deialdien oinarriak kaleratu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 14a, 10:14

Abenduko udalbatzaren osoko bilkuran, 2025. urte honetarako 1.035.660 euroko dirulaguntza eskaintza onartu zuten. Aurtengo dirulaguntza lerro hauen oinarriak kaleratu ditu Udalak gaur.

2025ean askotariko egitasmoak bideratzeko dirulaguntza deialdien oinarriak kaleratu ditu Usurbilgo Udalak ostiral honetako, otsailaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez.

Honako dirulaguntza lerroetara aurkeztu ahalko dira eskabideak:
-Norbanakoek bere etxebizitzan igogailua instalatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
-Etxebizitza alokatzeko dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
-Hainbat dirulaguntza-programen oinarriak eta 2025eko deialdia (gizarte zerbitzuak, ingurumena, kirola, kultura, nekazaritza eta abeltzaintza).
-Hutsik dagoen merkataritza lokal batean jarduera ekonomiko berri bat abian ipini nahi duten ekintzaileentzako dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
-Ekintzaileentzako Kabiene Elkartean lankidetza-esparrua erabiltzeko Hasiz Hazi bekaren oinarriak.
-Kultur sorkuntzarako dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
-Desgaitasuna edo/eta mendekotasuna duten adingabeen osasun egoera hobetzeko tratamenduetarako dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
-Gizarte-bazterkeriaren aurkako dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
-Deserrotze eta baztertze sozialeko arriskuan dauden pertsonen senideei zuzendutako dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.
-Kirol Arloko dirulaguntzen oinarriak eta 2025eko deialdia.

Informazio gehiago, ostiral honetako, otsailaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean jaso ahalko duzue.

(Informazio gehiago, laster)