Kirolez blai dator asteburua

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 14a, 08:15

Larunbat eta igande honetan, hamaika kirol hitzordu izango ditugu ohiko kirol instalakuntzetan eta, oraingoan, baita errioan ere. Izan ere, Oriaren 31. Traineru Jaitsiera jokatuko da Aginagatik Oriora. Horrez gain, errioa zeharkatuko du baita apirilean estreinakoz egingo den "Ibai-Ondo Backyard" erronkako entrenamendu saioak. Gainerakoan, futbol, boleibol, eskubaloi eta pilota partidak izango ditugu. Lerrootan dituzue xehetasunak.

"Ibai-Ondo Backyard", entrenamendua
Otsailaren 15ean izango da, larunbatarekin. Hiru orduko trebakuntza saioa izango da, goizeko 9:00etan Santueneko frontoitik hasita. Hiru itzuli osatzeko erronka izango da beraz prestakuntza saio hau. Parte hartu asmo dutenei, aurrez antolatzaileei jakinaraztea eskatu dute. Gogoan izan, orduero Atallu, Santuenea eta Txokoalde lotuko dituen 6,7 kilometroko ibilbidea osatzea da proposaturiko erronka. "Etorri nahi duten korrikalari guztiek" parte hartu ahalko dute erronka horren prestaketa saioan. Segidan, 12:00etan hamaiketakoa dastatuko dute Ibai-Ondo elkartean. Kontsigna zerbitzua ere eskainiko dute.

31. Oriaren Jaitsiera

Larunbatean jokatuko da Aginagatik abiatuko den Oriaren 31. Traineru Jaitsiera. Bi abiapuntu izango dituzte 77 lehiakide taldeek; 4.000 metroko proban ariko direnak Sarikola eta 6.000 metroko ibilbidea osatuko dutenek Mapil.

Eguna: otsailak 15, larunbata.
Ordua: 16:30-18:04.
Tokia: Aginagako Sarikola (16:30-17:50) eta Mapil (17:50-18:04):
Parte hartzaileak:
-Llagut: 11.
-Jubenilen traineruak: 6.
-Beteranoen traineruak: 31.
-Emakumezko absolutuen mailan 14.
-Gizonezko absolutuen mailan: 15.
Guztira: 77.

 

Boleibola kiroldegian
Otsailak 15, larunbata
12:00
Infantilak: Usurbil-Bera Bera
12:00 Kadeteak: Usurbil-Izukaitz

Otsailak 16, igandea
11:15 Jubenil neskak: Usurbil-Aiztondo


Eskubaloia kiroldegian
Otsailak 15, larunbata
10:00
Infantil neskak: Usurbil KE-Amama Pulpo EK
15:30 Jubenil mutilak: Usurbil KE-Urangaldeko Pulpo EK
17:30 Senior neskak: Urbil-Saizar K.E.-Tolosa CF Eskubaloia
19:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Alkar Taberna Corazonistas

Otsailak 16, igandea
09:30-11:00 Eskubaloi eskola


Futbola
Haranen
Otsailak 15, larunbata
10:00
Infantil mutilak: Usurbil F.T. "C"-Astigarragako Mundarro
11:30 Infantil mutilak: Usurbil F.T. "B"-Lazkao K.E. "A"
16:00 Preferente neskak: Usurbil F.T.-Aiztondo
18:15 Erregionalak: Usurbil F.T. B-Texas Lasartearra

Otsailak 16, igandea
10:00 Jubenilak: Usurbil F.T. "B"-Martutene K.E. "B"
12:00 Kadete neskak: Usurbil F.T.-Intxaurdi K.E. "D"
18:30 Ohorezko jubenilak: Usurbil F.T.-Vasconia C.D. "B"

Haranetik kanpo
Otsailak 15, larunbata

10:45 Kadete mutilak, Idiazabalgo Arizkorretan: Idiazabal K.E.-Usurbil F.T.
11:00 Infantil  mutilak, Zarauzko Asti-Txikin: Zarautz K.E. "B"-Usurbil F.T.
11:30 Infantil neskak, Orioko Mendibeltzen: Orioko F.T.-Usurbil F.T.
12:30 Infantil neskak, Villabonako Arratzainen: Aiztondo-Usurbil F.T. B

Otsailak 16, igandea
16:00 Preferente mutilak, Donostiako Berion: Santo Tomas Lizeoa-Usurbil F.T.


Pilota Usurbilen
Otsailak 16, igandea
11:00
Infantilak binaka 2. Mailan:
Pagazpe 2-Oiarpe 2
Pagazpe 1-Oiarpe 5
Kadeteak binaka 2. Mailan:
Pagazpe-Azkoitia