Zumarte Musika Eskolak ateak ireki ditu goizean eskaintzan interesa dutenentzat

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 15a, 19:53

Zumarte Musika Eskola ezagutzeko aukera izan dute goizean herritarrek. 

Musika eskola barrutik ezagutzeko aukera izan dute dozena bat lagunek goizean, eta ez eskaintza bakarrik, askok zaharberritze lanez geroztik barnealdea ikusi gabe zeukaten, eta arkitektuek prestatutako proiektuaren xehetasunak ere eman dituzte. Instrumentu eta musika eskaintza ezagutzeaz gain, irakasleekin denbora pixka bat hartu eta instrumentuak probatzeko aukera ere izan dute txikiek.