Gidari-biltzaileen eta peoi balioanitzen lan-poltsen deialdietan izena emateko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 18a, 11:05

Interesdunek eskabideak aurkezteko otsailaren 24ra arteko tartea izango dute.

Gidari biltzaileen eta peoi balioanitzen lan-poltsak handiagotzeko deialdia plazaratu zuen berriki Usurbilgo udalerria bazkide duen Garbitania entitate publikoak. Bere administrazio kontseiluak deialdi honen prozesua eta oinarriak iragan urtarrilaren 31n eginiko bilkuran onartu zituen. Hala jakinarazi zuen otsailaren 6ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Interesdunek eskabideak aurkezteko otsailaren 24ra arteko epealdia izango dute.

Gidari-biltzaileen lan-poltsa handiagotzeko hautaketa prozedura
Xedea: "gidari biltzaile aukeratze prozesua arautzea da, sortu dakiokeen behin-behineko, aldi baterako beharrak asetzeko egun indarrean dagoen lan-poltsa handiagotuko delarik eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da".
Eginkizunak: kamioiak gidatzeaz gain bilketa bera burutzea, haren garbiketa eta mantenua, intzidentziak eta sortutako hondakinen ordainketen kontrolerako sistemen aplikazio eta jarraipena, larrialdi eta ekarpen guneetako bilketa eta garbiketa, ...
Baldintzak:
-16 urte beteak izatea.
-Eskola-ziurtagiria edo haren parekoa.
-1. hizkuntz eskakizuna.
-C gidabaimena edo baliokidea.
-Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria.
Hautaketa prozesuaren faseak:
-Oposizioaldia (gehienez 50 puntu): froga teorikoa (gehienez 30 puntu), froga praktikoa (gehienez 30 puntu), euskarazko froga.
-Lehiaketa fasea (gehienez 40 puntu): lan esperientzia (gehienez 40 puntu).
Informazio gehiago: garbitania.eus


Peoi balioanitzen lan-poltsa handiagotzeko hautaketa prozesua

Xedea: "peoi balioanitzen aukeratze prozesua arautzea da, sortu dakiokeen behin-behineko, aldi baterako beharrak asetzeko egun indarrean dagoen lan-poltsa handiagotuko delarik eta hala badagokio, lan postuak horrela eskatuko balu, behin-betiko kontratazioak egitea posible izango da".
Eginkizunak: kale garbiketa, larrialdietan laguntza ematea, jaietako lan bereziak, lan tresneriaren mantenua, atez ateko bilketa...
Baldintzak:
-16 urte beteak izatea.
-Eskola-ziurtagiria edo haren parekoa.
-1. hizkuntz eskakizuna.
-B gidabaimena edo baliokidea.
-Gaitasun Profesionalaren Ziurtagiria.
Hautaketa prozesuaren faseak:
-Oposizioaldia (gehienez 60 puntu): froga teorikoa (gehienez 30 puntu), froga praktikoa (gehienez 30 puntu), euskarazko froga.
-Lehiaketa fasea (gehienez 40 puntu): lan esperientzia (gehienez 40 puntu).
Informazio gehiago: garbitania.eus

Eskabideen aurkezpena:
-Garbitania Zero Zabor S.M.-ren bulegoetan: Lastaola Poligonoa 3, A-12 eraikina, Ereñotzu auzoa, Hernani, 20210, 9:00-14:00 artean.
-Posta bidez: Lastaola Poligonoa 3. A-12 eraikina. 20120 (Hernani).

Epealdia: otsailaren 24ra arte.
Informazio gehiago: garbitania.eus
Deitzailea: Garbitania.