Ohi bezala, udaberrian sartzearekin batera argituko beharko ditugu diru kontuak Ogasunarekin, une horretan helduko da iazko errenta aitortzeko garaia. Kanpaina horri lotutako datak egunotan plazaratuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza departamentuak, baina Foru Aldundiak berak aurreratu ditu dagoeneko. Albiste honetan dituzue.
Bestalde, iazko errenta aitorpen kanpainari lotutako zenbait datu ere plazaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Batetik, "itzulketetarako batez besteko epea 1,27 egunekoa" izan zen presentzialki egin zutenen artean; 1,37 egunekoa autolikidazio proposamenen kasuan; eta, azkenik, "modalitate telematikoetan, kasuen % 99an 10 egunetik beherako epean egin da itzulketa".
2024ko errenta aitortzeko datak
-Martxoaren 25etik aurrera: proposamenak webgunean ikusteko aukera izango da eta proposamenok postaz bidaltzen hasiko dira.
-Martxoaren 31tik aurrera: autolikidazio proposamenak onartu ahal izango dira.
-Apirilaren 3tik aurrera: Zergabidea plataformaren bidez errenta telematikoki aitortu ahalko da.
-Apirilaren 4tik aurrera: errenta presentzialki aitortzeko txanda erreserbatu ahalko da.
-Apirilaren 8tik aurrera: errenta presentzialki aitortu ahalko da.
Informazio gehiagorako:
gipuzkoa.eus
943 113 000