Herri erdigune osoan entzun den eztanda batek aztoratu du astezken honetako eguerdi partea. Artzabalen jazo da, bertan kokatua den parkearen ondoko belardian, Xarma tabernaren parean.
Eztandak sua piztu du bertan. Sutea berehala amatatu dute Xarma eta Artzabal tabernetako langileek. Etxafuego bat zirudiela esan dute gertaera tokian ziren lekuko batzuk. Udaltzaingoa bertaratu da gertaturikoa argitzera.