"Harpa Jotzen" hirugarrenez, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 20a, 10:51

Hamar ataleko umorezko poZkastaren hirugarren denboraldia estreinatu dute Torregaraik eta Martiarenak.

Harpa jotzen hasiak dira berriz Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena. Izen bereko, "Harpa jotzen" izeneko poZkastaren hirugarren denboraldia estreinatu berri dute.

"Txoko honetan, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoregileek txorakeriak eta fundamentu gabeko gauzei tartea eskaintzen diete". Astero gai bat hartzen dute ahotan gonbidatu ezagunekin, umoretik beti ere. Hala egin dute aurreko bi denboraldietan eta ildo beretik hasi dute baita hirugarrena ere. Sare sozialen bidez iragarri dutenez, lehen gonbidatua Klara Badiola aktorea izan da. Berarekin "txoko honetan arrunta behar lukeen eta luzaro tabua izan den hilekoaz aritu dira solasean".

Torregaraik eta Martiarenak aurreratu dutenez, denboraldi hau hamar atalekoa izango da, "zein baino zein interesgarriagoak".

Guau plataforma berrian
PoZkasta entzun nahi duzuenok, adi; hemen dator eta hirugarren denboraldiko berritasuna. Hilabete hasieran EITB-k aurkeztu eta martxan jarritako GUAU izeneko plataforma berrian entzun ahalko duzue, helbide honetan: guau.eus/s/harpa-jotzen

"EITBren audio unibertso osoa eta euskal komunitatearen audio eta podcast produkzioak jasoko ditu: irratia zuzenean eta irratsaioak nahieran, podcastak eta bideopodcastak, audio-liburuak, zuzeneko emanaldi bereziak eta eduki esklusiboak", EITB-tik berri eman dutenez. Edukiok jasotzeko doan erregistratu baino ez da egin beharko guau.eus atarian.