Arrobitxulo
Ezaugarriak
-Elkargunea izango da.
-Herrian, herritik eta herriarentzako proiektu bat.
-Adin-mugarik gabekoa.
-Ekipamendu komunitario izaera izango du.
-Gazte astialdia garatuko du, sormena bermatuko du.
-Hainbat balio sustatuko ditu (segidan aipaturikoak).
-Usurbilen erreferentziazko gune bat izan nahi du, bizia eta irekia.
-Eragile berriak erakartzea sustatuko dute, "ahalik eta komunitarioena izatea".
Helburu nagusiak
-Sen komunitarioan aritzea.
-Elkarlanean jardutea herriko eragile, norbanako eta sortzaile desberdinen artean.
-Euskal kulturgintza transmititu eta hauspotzea, euskara oinarritzat hartuta.
-Kultur eta aisialdi eskaintza zabala bermatzea.
-Gazteen beharrak asetzea.
Baloreak
-Burujabetza, ekologia, feminismoa, euskaltzaletasuna, elkarlana, parte hartzea, inklusioa, espazio segurua izatea, sormena eta komunitate izaera duena.
Espazioa
Herrian jada badauden baliabideak bikoiztea saihestu nahi dute. Alegia, egun "asetzen ez diren beharrei erantzuteko espazio bat" izatea nahi dute Arrobitxulo.
Barne-espazioa
Iaz eginiko parte hartze prozesuko filosofiarekin bat, erabilera aniztasuna sustatu eta unearen araberako beharrei erantzuteko moduko hiru espazio diseinatu dituzte:
1-Areto nagusia: edukiera handikoa, ekintza jendetsuak egitea ahalbidetuko duena, gazte mugimenduaren erreferentziazko gunea izango dena kontzertu edota asanbladetarako, oholtza, soinu ekipo eta abarrekin. Intsonorizatua egongo da.
2-Aisialdi gunea: Gaztelekuko eta Ziortzako nerabe eta gazteen espazio libre eta irekia. Espazio modularra izango da, behar desberdinen arabera moldagarria izango dena eta jarduera desberdinak egiteko emango duena. "Bertan, sofak, aulkiak, mahaiak... hainbat gauza egongo dira".
3-Gune ezberdinetan banatutako sormen gunea goiko solairuan: soinu gunea musika taldeak entseatzeko edota balizko irrati baterako, gune digitala ikus-entzunezko jardueretarako, ispilu gela dantza eta antzerkirako eta gune narratsa arte plastikoetarako. Espazio hau sortzaileekin, herritarrekin definitu nahi dute.
Kanpo-espazioa
Barne-espazioa kanpokoarekin lotua egongo da. Modu horretan diseinatu dute eraikina. Ondorioz, "kanpoko belardi zoragarri horretan jarduerak egiteko aukera" izango da.
Barne-antolaketa
Talde motorea:
-Astean behin edo bi astean behin bildu asmo du.
-Eguneroko kudeaketa, gobernantza eta balioen jarraipena egingo du.
-Komunikazioaz, materialaz edo garbiketaz arduratuko dira.
-Eragile aktiboek ordezkari eta kideek osatuko dute.
-Haien artean, txandaka aldatzen joango dira.
Batzar orokorra:
-Talde motorraz haratagoko ikuspegia eta ahotsa izango du.
-Urtean hiruzpalau aldiz bilduko da.
Lau erabiltzaile mota:
1-Kideak: eragile batean egon gabe erabakietan eta kudeaketa gunean parte hartu ahalko dute.
2-Eragile aktiboak: jarduerak bertan egingo dituzte eta egunerokoan Elkargunea erabili ahalko dute. Erabakietan eta kudeaketa gunean parte hartu ahalko dute.
3-Aktiboak ez diren eragileak: erabakien eta kudeaketa guneetan ez dute parte hartuko baina ekintza puntualetan erabili ahalko dute Elkargunea.
4-Herritarrak: nahiz eta erabakien eta kudeaketa guneetan ez hartu parte, egunerokotasunean bertan egindako ekintzetan parte hartu ahalko dute.
Kudeaketa
Aurten zehaztuko dituzte kudeaketa ereduaren oinarriak.