Kantu-jira berezia egin dute goizean Basauri eta Sopelako lagunekin

Noaua Aldizkaria 2025eko otsailaren 23a

Sopela Kantari eta Kilometrokantu Basauriko taldeetako kideak gonbidatu dituzte Usurbilgo kantu taldeko lagunek gaurko kantu-jirara.

Kantu-jira eta bazkaria sagardotegian, plan hoberik ba ote? Horixe da gaur goizean Kilometrokantu Basauri eta Sopela Kantari kantu taldeetako kideen plana. Usurbilgo kantu taldeak gonbidatu ditu herrian kantu-jiran parte hartzera. Zapi urdinekin sopelarrak, eta gorriekin basauritarrak. Hortxe goizeko kantu-jiraren iruditxo batzuk.