Beratarra da Petti eta han musikarekin hasi ondoren, 25 urte egin ditu musikan. Usurbilen kontzertu dezente eman ditu Sutegin zein Irrati edo herriko tabernetan. Gaurkoan gurean izan da berriro ere, Sutegin, eta goraino betetako aretoa aurkitu du beste behin.