Ostiraleko Usurbilgo herri inauterien ondotik, superheroiena izango dugu biharamuna, martxoaren 1a. Zuek hala erabakita, superheroiak dira larunbat horretan mozorrotzeko proposatzen dizuegun gaia. Jantzi eta inauteri giro koloretsu eta alaia kalean bizitzeko Burrunbazale txarangakoak bueltan izango ditugu arratsaldean eta gau partean Itzal taldekoekin erromeria.
Inauteri Festa
Otsailak 28, ostirala
18:30 Usurbilgo inauteria. Urde badator! Herri-kalejira Agerialdetik abiatuta. Mozorrotu eta etor zaitez gurekin Usurbilgo inauteriaz gozatzera!
Ibilbideko geltokiak: Agerialde, Aranerreka, Txirikorda, Kalezar, babarrun formako biribilgunea, Mikel Laboa plaza.
Martxoak 1, larunbata
Mozorrotzeko gaia: superheroiak.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
22:30 Itzal erromeri taldearen emanaldia frontoian.
Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Orbeldi dantza taldea.
Laguntzaileak: Zumarte Musika Eskola, Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Ziortza Gazte Elkartea, Txirikorda eta Belmonte Auzo Elkartea.