Apirilera arteko bisita gidatuen plangintza plazaratua du 650 Usurbil Bizi herri egitasmoak. Gogoan izan, eskaintza indartu eta berritzea erabaki dute, urte amaieran iragarri zuten moduan.
Usurbilgo kaleetako kultur sorkuntza ezagutzea ahalbidetzen digun Usurbil Museo Irekia bisita gidatua abian jarri zutenetik, ibilbide berriak sortu dituzte, bestelako turismo eredua sustatzen ari den 650 Usurbil Bizi herri egitasmotik. Hala, herri hau aitzindari egin duen hondakinen kudeaketa ereduari lotutako bisita gidatua sortu zuten, baita bestelako zaintza ekosistema bat eraikitzeko herri hau jorratzen ari den bidea erakusten duena ezagutaraztekoa ere. Edota igandeaz geroztik sagardoaren kulturan barneratzea ahalbidetzen digunean parte hartzekoa.
Salbatore elizako ondarea, tartean organoa bera bisita gidatu bidez ikustea ahalbidetzen duena ere martxan da. Andatzan memoriari eskainitako ibilbidea egiteko eskaintza egin ostean, udazken honetatik herrian bertan ere 1936ko gerrak utzitako arrastoa ezagutu dezakezue noiznahi baita tarteka ere antolatzen ari diren bisita gidatuen bidez.
Bisita gidatuetarako 650 Usurbil Bizi aplikazioa ere deskarga dezakezue, herrian zehar dauden QR kodeen bidez noiznahi osatu ibilbideok.
Hemen, apirilera bitarte, 650 Usurbil Bizi herri egitasmotik iragarritako txangoen berri:
650 Usurbil Bizi, bisita gidatuak
Otsailak 28, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Martxoak 22, larunbata
11:00-12:15 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua.
Martxoak 23, igandea
10:00-13:00 Usurbilgo Sagardo Kultura ezagutzeko bisita gidatua.
Martxoak 26, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Martxoak 28, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Apirilak 5, larunbata
11:00-12:15 Museo irekia bisita gidatua.
Apirilak 18, ostirala
11:00-12:15 Museo irekia bisita gidatua (erdaraz).
Apirilak 19, larunbata
11:00-12:30 Salbatore Elizaren ondarea ezagutzeko bisita gidatua eta organo erakustaldia (erdaraz).
Apirilak 25, ostirala
10:00-11:15 Zaintzaren Usurbil bisita gidatua.
Apirilak 30, asteazkena
10:00-11:00 Zero Zabor bisita gidatua.
Informazio gehiago eta izen-ematea: 650usurbilbizi.eus