Hilabete honetako azken ostegunarekin batera bilduko da ohi den moduan udalbatza osoko bilkuran. Usurbilgo Udalak helarazi du udal ordezkariek ahotan hartuko duten gaien zerrenda. Segidan duzue.
Besteak beste, hurrengo asteko, Martxoaren 8ari lotutako adierazpena bozkatuko dute gaurko, hilaren 27ko saioan.
Udalbatzaren osoko bilkura
Eguna: otsailak 27, osteguna.
Ordua: 18:00.
Tokia: Usurbilgo Udaleko udalbatza aretoa.
Gai-zerrenda:
1.- 2025eko urtarrilaren 30eko akta onartzea.
2.- Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2025eko urtarrilaren 28tik otsailaren 21era (2025/88-2025/213).
3.- EAJ/PNV udal taldeko zinegotzi liberatuaren aldaketa (2023IZDO0001).
4.- Adierazpena: Martxoak 8 (2025IMOZ0001).
5.- Eskaerak eta galderak.