Inauteriak

Mozorro festan murgiltzear

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 27a, 15:09

Hemen ditugu inauteriak! Mozorro festan murgiltzeko ospakizun egunetan barneratzear gara. Lerrootan dituzue asteburuko deialdien xehetasunak.

Inauteriak ikastetxeetan
Aginagako eskola
Hezkuntza publikoko greba egunak tarteko, ospakizunik ez dute egingo.

Zubietako eskola
Otsailak 28, ostirala
15:30 Eskolan hasi eta frontoi edo plaza inguruan amaituko den kalejira Zubietako herri erdigunean barrena.

Udarregi ikastola
Otsailak 28, ostirala
10:30 HHko dantza saioa Mikel Laboa plazan. Euria bada, ikastolako frontoian egingo dute.
11:00 DBHko eta LHko desfilea kaleetan zehar.
11:45 DBHko dantza ikuskizuna kiroldegian.
15:30 LHko dantza ikuskizuna kiroldegian.
Oharrak:
-Kiroldegiko zelaiaren kanpo aldetik sartuko dira ikusleak.
-DBHko ikuskizunerako sarrera librea izango da, aforoa bete arte. Arratsaldeko LHko ikuskizunerako, aldiz, LHko ikasle bakoitzari, ikastolan bertan txartel bana eman zaio.


Inauteri Festa
Otsailak 28, ostirala
18:30 Usurbilgo inauteria. Urde badator! Herri-kalejira Agerialdetik abiatuta. Mozorrotu eta etor zaitez gurekin Usurbilgo inauteriaz gozatzera!
Ibilbideko geltokiak: Agerialde, Aranerreka, Txirikorda, Kalezar, babarrun formako biribilgunea, Mikel Laboa plaza.

Martxoak 1, larunbata
Mozorrotzeko gaia: superheroiak.
18:00 Burrunbazale txarangarekin kalejira.
22:30 Itzal erromeri taldearen emanaldia frontoian.

Antolatzaileak: NOAUA! K.E. eta Orbeldi dantza taldea.
Laguntzaileak: Zumarte Musika Eskola, Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, Ziortza Gazte Elkartea, Txirikorda eta Belmonte Auzo Elkartea.