Inauteri giroa herriratzen lehenak izateko pribilegioa dute. Horregatik, herriko txikienak protagonista nagusiak izan ditugu ostiral goiz honetan, otsailaren 28an. Izan ere, Udarregi ikastolako HH-koen eskutik murgildu gara inauterien asteburuan. Zaku koloretsuak jantzita, jaitsi dira ikastolatik Mikel Laboa plazara. Talde dantzetan aritu dira ezagun askoak dituzten abestien erritmora, haurren artean ikusmina sortu ohi duten pertsonaia ezagunen bisitarekin.
Ezinhobeto inguratuak zeuden, gainera. Senide eta lagun hainbat erakarri ditu frontoi atzeko emanaldiak. Saioa amaituta, han jarraitu dute denek. Izan ere, 10:30etan eskainitako saioaren ondotik, orduerdi geroago Mikel Laboa plazatik igarotzekoa zen LH eta DBH ziklokoen desfilea ikusteko zain geratu dira.