Nor bere bidetik baina herri erdigunea inguratu dute xede argi batekin; inauteri giroa ahalik eta bazter gehienetara hedatzea. Udarregi ikastolako LH eta DBH ziklokoen desfileaz ari gara. Ostiral goiz honetan musikaz giroturik dantza batean kalejiran zeharkatu dituzte Atxegalde, herri erdigunea, Kalezar edota Munalurra inguruak.
Bi multzotan irten dira ohi bezala, 6-16 urte arteko askotariko mozorro eta mozorrotuak batu dituen kalejira banatan. Zihoazen lekura zihoazela, inauterietan murgiltzeko gonbita helarazi eta festa giroz murgildu dute txoko bakoitza.
Desfileak hamarkadak eta hilabeteak batu ditu kalejira berean; hamarkada ezberdinetako jantziekin kaleratu dira, gero garaian garaiko dantzak plazaratzearekin batera Oiardo kiroldegian. LH-koen kasuan, hilabete bakoitzean seinalatuak ditugun aldarrikapen nahiz ospakizun egun edota berezkoak dituzten ezaugarriekin desfilatu dute, bazkalosteko dantzaldiaren aurretik.