Buruntzaldeko udalek euskara arloko lankidetza hitzarmena berritu dute

Erredakzioa 2025ko ots. 28a, 20:41

2002an sinatu zen lehen aldiz eta orduko hartan adostutakoa oinarritzat hartu badute ere, egitasmo eta erronka berriak txertatu dituzte hitzarmen berrian. 

Hernaniko udaletxeko pleno aretora bertaratu dira Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrieta, Astigarragako alkate Xabier Urdangarin, Hernaniko alkate Xabier Lertxundi, Lasarte-Oriako alkate Agustin Valdivia, Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzi Marta Lasa eta Urnietako Udaleko Sustapen zinegotzi Ana Pozas.

"Taldean arituta, urrunago iristen gara guztiok", adierazi du Axier Mingo Hernaniko euskara zinegotziak. Estitxu Alkorta Lasarte-Oriako euskara zinegotziaren esanetan, "aitzindariak gara lankidetza eredu honetan".