Herri Inauteriak

Dantza batean amaitu dituzte bart herri inauteriak

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 1a, 11:59

Jai giro beteko dantzaleku bizi eta koloretsuan bilakatu zuten Mikel Laboa plaza ostiral iluntzean, herri inauterien partaideek.

Estreinakoz egindako Usurbilgo herri inauterien amaierako irudiak dituzue segidan, ostiral iluntzean Mikel Laboa plazan jasotakoak. Frontoi atzealde horretan bukatu zen "Urderen etorrera" herri erdigunea inguratu zuen herri kalejira. Urde etorri zen, harrera beroa egin zion herriak. Dantza batean amaitu zuten estreinakoz Usurbilgo herritik bertako herritarrentzat sortutako herri kalejira.