Inauteriak

Burrunbazalek mugiarazi du dantza bizian jarri duen herri giroa

Noaua Aldizkaria 2025eko martxoaren 1a

Burrunbazale txarangako kideak bueltan izan ditugu aurtengo inauteri festan. Afalaurreko tartea girotu dute, herri giroa eta festarako gogoa herri erdigunera barreiatu duen kalejiraren bidez. Belaunaldi ezberdinetako herrikideek bat egin dute dantza giro bizia piztu duen hitzorduarekin.