Aurtengo Inauterietan goizean ekitaldirik ez, eta ohi baino beranduago hasi da mugitzen jendea. Eguerdian bete dira kaleak denetariko superheroiz: superwoman eta supermanak, batwoman eta batmanak, Amerika Kapitain koadrila, ninja dortokak, "powe rangers"-ak... etxekoago sentitzen ditugu superheroiak ere ugari izan dira, Wazemanken ezagutu genuen Putakumia, edota kaparik ez daramaten Furgofarrako lagunak, "Algaraklown, Ospitaleko pailazoak" eta abar.
Txarangaren atzetik dozenaka superheroik arratsaldea pasa ostean, gauean Itzal Erromeriak hartu du frontoiko oholtza. Joan zen urtean ere, Itzaleko musikariak izan genituen inauteri gaueko lagun. 22:30 alderako frontoi ingurua jendez bete da, eta euskal erromeria tradizionaleko arin-arin eta fandangoei egungo abestiak ere batu zaizkie: erre zenituzten, tabernako argiak... Ohi bezala, Manex Torrealdai herritarra izan dugu trikitilari. Hiru bat orduko saioa izan da eta bazkari zein afariko elikagaiak ongi baino hobeto erre dituzte superheroiek dantzan eta kantuan, hurrengo misioa hasi baino lehen.
Orain indarrak hartu eta Tolosara joan edo hurrengo urteari itxaron behar.