19 izan dira Euskal Herriko Mus Txapelketan parte hartzera animatu diren bikoteak. Bentan jokatu dituzte kanporaketak, taberna barruan eta atzeko lokalean. Lehen txandan, bikote askotxo zirela eta, torneo txiki eliminatorioa jokatu dute 16 bikote geratu arte.
Behin 16 bikote zirenean, torneoa jokatzen hasi dira. Usurbildik hiru bikote onenak sailkatu dira Itsasondon jokatuko den faserako. Gipuzkoako kanporaketak izango dira horiek, eta hango onenak Euskal Herrikora pasatuko dira Euskal Herriko bikote onena geratu arte. Usurbildarren bat izango ote?