Martxoak 8

Martxoaren 8a ate joka

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 4a, 08:45

"Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feminista!" aldarripean, ekimen zikloa iragarri du Usurbilgo Mugimendu Feministak egunotarako, martxoaren 5etik 8ra.

Usurbilgo Mugimendu Feministak prest du Martxoaren 8rako ekimenen zikloa. Segidan duzuen egitaraua plazaratu dute Kafe Tertuliak eta Usurbilgo Emakumeon Etxeak.

Zenbait ekimen iragarri dituzte egunotan, martxoaren 5etik 8ra. Hasteko, emakumeak eta elektronika batzen dituen KRII kolektiboak Dj ikastaroa eskainiko du bi egunez Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Usurbilgo Emakumeon Etxean.

Martxoaren 8an, bestalde, mobilizazio eguna iragarri dute. Eguerdian, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin dute, Usurbilgo frontoian gosari feministarako bildu ostean. Iluntzean, Mikel Laboa plazan elkarretaratzea antolatu dute. Azkenik, frontoi atzeko hitzorduaren ostean, pintxo potea eta DJ emanaldia izango da Artzabalen. Hitzordurako sarrerak aurrez eskuratu beharko dituzue.

Martxoak 8: "Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feminista!"
Martxoak 5 eta 6, asteazkena eta osteguna
18:00 DJ ikastaroa Usurbilgo Emakumeon Etxean. Musika elektronikoa eta feminismoa uztartzen dituen KRII Kolektiboak DJ ikastaro labur bat emango du. Izen-ematea otsailaren 17tik 28ra izango da, Emakumeon Etxearen bidez.
943 377 112
emakumeonetxea@usurbil.eus

Martxoak 8, larunbata
10:00 Gosari feminista frontoian.
11:24 Denok Donostiara trenean!
12:30 Manifestazioa Antiguako tuneletik.
19:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
21:00 Pintxo potea eta DJ emanaldia Artzabalen.
Txartelak Artzabalen eta Txirristran salgai 10 eurotan.
Erosteko azken eguna: martxoak 7.

Antolatzaileak: Usurbilgo Mugimendu Feminista (Kafe Tertulia, Usurbilgo Emakumeon Etxea).