Martxoaren 29an

"Harira batuz, bidea eraiki" aldarripean dator aurtengo Gazte Eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 5a, 12:00

Iazko Usurbilgo jaietako Gazte Eguneko bazkaria.

"Harira batuz bidea eraiki" aldarripean iragarri du Aztarrika Gazte Asanbladak martxoaren 29rako Gazte Eguna.

Kontzertu gaua, ginkana, kalejira, afaria... Topagune izaera argia duen Gazte Eguna antolatu du aurtengorako ere Aztarrika Gazte Asanbladak. Martxoaren 29rako iragarri du herriak gazteak biltzeko egunpasa egiteko deialdia. "Badator aurtengo ere hainbeste esperotako Gazte Eguna!", iragarri dute sare sozialen bidez, egitaraua biltzen duen kartela plazaratzearekin batera.

Zehaztu duten moduan, "egun osoko egitaraua izango dugu martxoaren 29an". Parte hartzeko deia egin dute. "Animatu eta goazen denon artean harira batuz bidea eraikitzera". Izan ere, horixe da 2025eko ediziorako hautatu duten aldarria; "harira batuz, bidea eraiki".

Hemen hilaren 29rako iragarri dituzten ekimenak:

Gazte Eguna
Martxoak 29, larunbata
11:30 Ginkana Askatasuna plazan.
Ondoren, hamaiketakoa Askatasuna plazan.
17:30 Poteo girotua Peña Alegriarekin Aitzagatik hasita.
20:30 Gazte-afaria Askatasuna plazan.
00:00 Kontzertu gaua: Ameba, Zilibito Records, Dj La Fulana.

Antolatzailea: Aztarrika Gazte Asanblada.