Abisu horian haizeagatik gauerditik aurrera

Noaua Aldizkaria 2025eko martxoaren 5a

Hamabi orduz, haizeagatik abisu horian izango gara.

Haizeagatik abisu horian izango gara asteazken gauerdi honetatik ostegun eguerdira, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez. Tarte horretan, "hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindi dezakete mendi inguruetan, bereziki ekialdean; kostaldean haize-boladak 70-80 km/h ingurukoak izan daitezke. Bestalde, haizeguneak ez diren lekuetan, haize-boladak 60-80 km/h ingurukoak izan daitezke, bereziki ekialdean", Euskalmet-en arabera.

Asteazken honetako giro eguzkitsuaren ostean, ostegunean, martxoaren 6an, Usurbilen "zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura minimoak gutxi igo eta maximoak jaitsiko dira".

Ostiralean, "zerua tarteka hodeitsu egongo da. Hego-haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura gutxi igoko da".

Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.