Gauerdiaz geroztik, abisu horian gara haizeagatik eta hala segiko dugu datozen egunotan; Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazitakoaren arabera, bai behintzat, larunbatera arte, martxoaren 8ra arte. Hego-ekialdeko haizeak bizi samar joko omen du.
Haizeagatik abisu horian
Martxoak 6, osteguna:
00:00-14:00 Haizeguneetan 100 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan daitezke mendi inguruetan, bereziki ekialdean; kostaldean haize-boladak 50-70 kilometro ingurukoak. Haizeguneak ez diren lekuetan, 60-80 kilometro ordukoak, bereziki ekialdean.
21:00-00:00 Haizeguneetan 100 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan daitezke mendi inguruetan, bereziki ekialdean; kostaldean 70-80 kilometro ordukoak, haizeguneak ez diren lekuetan 60-80 kilometro ordukoak, bereziki ekialdean.
Martxoak 7, ostirala
00:00-06:00 Haizeguneetan 100 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan daitezke mendi inguruetan, bereziki ekialdean; kostaldean 70-80 kilometro ordukoak, haizeguneak ez diren lekuetan, haize-boladak 60-80 kilometro ordukoak, bereziki ekialdean.
18:00-00:00 Haizeguneetan 100 kilometro ordutik gorako haize-boladak, bereziki ekialdeko mendi inguruetan, haizeguneak ez diren tokietan 80 kilometro ordutik gorakoak, bereziki ekialdean.
Martxoak 8, larunbata
00:00-21:00 Haizeguneak ez diren tokietan, 80 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan daitezke, bereziki ekialdean; haizeguneetan, 100 kilometro ordutik gorakoak, bereziki ekialdeko mendi inguruetan.
Egunotarako iragarpena
Ostegun honetan, martxoaren 6an, "zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak gutxi jaitsiko dira".
Ostiralean, hilaren 7an, "zerua hodeitsu egongo da. Hego-haizea bizi ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".
Larunbatean, otsailaren 8an, "zerua oso hodeitsu egongo da eta arratsaldetik aurrera euria egingo du, batez ere azken orduetan. Hego-ekialdeko haize zakarra ibiliko da, bolada oso gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso ahalko da.