Segidan duzuen egitaraua plazaratu dute Kafe Tertuliak eta Usurbilgo Emakumeon Etxeak.
Martxoaren 8an mobilizazio eguna iragarri dute. Eguerdian, Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin dute, Usurbilgo frontoian gosari feministarako bildu ostean. Iluntzean, Mikel Laboa plazan elkarretaratzea antolatu dute. Azkenik, frontoi atzeko hitzorduaren ostean, pintxo potea eta DJ emanaldia izango da Artzabalen. Hitzordurako sarrerak aurrez eskuratu beharko dituzue.
Martxoak 8: "Faxismoaren aurka, ausardia eta aliantza feminista!"
Martxoak 8, larunbata
10:00 Gosari feminista frontoian.
11:24 Denok Donostiara trenean!
12:30 Manifestazioa Antiguako tuneletik.
19:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
21:00 Pintxo potea eta DJ emanaldia Artzabalen.
Txartelak Artzabalen eta Txirristran salgai 10 eurotan.
Erosteko azken eguna: martxoak 7.
Antolatzaileak: Usurbilgo Mugimendu Feminista (Kafe Tertulia, Usurbilgo Emakumeon Etxea).