Aste hau hasi bezala amaitzeko, beste ezbehar bat izan da larunbat arratsalde honetan, martxoaren 8an. Izan ere, bi gazte elektrokutatu dira Osinalde industrialdean. Bertan dagoen goi-tentsioko poste batera igotakoan gertatu da ezbeharra. Berehala bertaratu dira Ertzaintza, udaltzaingoa baita noski, larrial zerbitzuetako anbulantzi eta suhiltzaileak ere.
Larri eraman dute gazteetako bat ospitalera.