Martxoak 8

Martxoak 8 pintxopotean eta DJ berriekin amaitu dute

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 9a, 10:02

Azken egunetako DJ ikastaroak fruituak eman ditu, eta Artzabalen pintxopote bereziarekin batera DJ emanaldiarekin amaitu dute Martxoak 8.

Martxoaren 5 eta 6ko DJ ikastaroan parte hartutakoek ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute iluntzean. DJ ikastaroak fruituak eman ditu, ikastaroan parte hartutako bost herritar animatu dira Artzabalgo saioan parte hartzera, KRII Kolektiboko kideekin batera, musika feminista jarri eta pintxopote eder batez gozatzeko aukera izan dute Artzabalera hurbildutako dozenaka emakumek.