Zehazkiago esanda bi solasaldi antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak asteotarako, haietako bat sorkuntza lan bat aurkezteko baliatuko dena eta komiki tailer bat.
Hasteko, Monika Zgustovaren "Soy Milena de Praga" aztertuko dute astelehen honetan, martxoaren 10ean, gaztelerazko solasaldietako batean; bestean, hilaren 18koan, Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburua aurkeztuko dute.
Azkenik, komiki tailerrari dagokionean, Ainara Azpiazu "Axpi"-k zuzenduko du. Segidan dituzue xehetasunak:
Sutegi udal liburutegiaren deialdiak
Martxoak 10, astelehena
19:00-20:15 25. Gaztelerazko solasaldia, Ana Merino herrikideak gidatua. Monika Zgustovaren "Soy Milena de Praga" aztertuko da bertan.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.
Martxoak 18, asteartea
18:30-20:00 Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburuaren aurkezpen-solasaldia. Egileak bertan izango dira.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.
Martxoak 28, ostirala
17:30-19:00 Komiki tailerra Ainara Azpiazu "Axpi"-ren eskutik.
Zehaztasunak: "Saio honetan komiki bat egiteko oinarrizko ezagutzak eta baliabideak eskainiko dira: biñetak, bokadilloak eta beste".
Nori zuzendua: LH4tik gorako haur eta gaztetxoei (DBH barne).
Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.