21. Soinurbil

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen 50. urtemuga ospakizuna, sorterri duen Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 11a, 13:06

50 urte bete dituen Euskal Herriko Tritikixa Elkarteak bere sorterria hautatu du mende erdi hau ospatzeko.

Mende erdia bete zuen 2022an Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Elkarte honen mende erdiko ospakizuna antolatu du bilguneak berak 40. urtemuga betean den Zumarte Musika Eskolarekin batera martxoaren 22an Usurbilen. Izan ere, trikitixa elkarteak Usurbilen izan zuen sorrera, albiste honi atxikitako antolakuntzaren kartelean ikus dezakezuen moduan. "1972an Usurbilen egindako Trikitixa egun batek jarri zuen hazia Euskal Herriko Trikitixa Elkartea sortzeko", bultzatzaileek gogorarazi moduan.

Izan ere, 1972an herri honetan eginiko Trikitilari Egunak izan zuen abiapuntu omenduko den elkarteak berak. Herri hau eta herrikideak baita; izan ere, Joxanton Artze edota Joxelu Aranburu izan zituen egun hark sustatzaileen artean. Horregatik, bultzatzaile haiei aitortza egin, omendu eta eskerrak helarazteko eguna izango da martxoaren 22rako antolatu dutena. Lehen hitzordua Sutegiko auditorioan iragarri dute. Aipaturiko gorazarre hitzordua izateaz gain, urtemuga horren harira, Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak idatzitako "Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, 50 urte eta gehiago" liburua aurkeztuko dute. Bertan eskuratu ahalko da.

Sutegitik kanpo ere plazaratu nahi dute urtemuga berezi hau. Horretarako, trikipoteoa eta bazkaria iragarri dituzte. Adi, otordurako izena, ostiral hau, martxoaren 14a baino lehen eman beharko da.

Zumarteren 21. Soinurbil zikloaren baitan: Usurbilgo Trikitilari Eguna oroituz
Martxoak 22, larunbata
12:00 Aurkezpena Sutegin.
13:00 Trikipoteoa.
14:00 Bazkaria Artzabalen.
Txartelak aurrez eskuratzeko idatzi trikitixaelkartea@gmail.com helbidera, martxoaren 14a baino lehen.

Antolatzaileak: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, Zumarte Musika Eskola.
Laguntzaileak: Usurbilgo Udala, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia.