Iragan astean ohartarazi zuten moduan, aurreikusitakoa baino egun bat lehenago, ostegun honetan, martxoaren 13an, izango da 40. urtemuga betean den Zumarte Musika Eskolaren 21. Soinurbil zikloko hurrengo hitzordua. Musikari ezagun bat izango dugu protagonista gaurkoan; Gorka Urbizu. Berri Txarrak taldea desegin ostean ekin zion bakarkako ibilbidearen hastapenak ezagutzeko aukera izango da gaurtik hilaren 30era arte Sutegin. Ibai Arrieta del Pico argazkilari usurbildarrak bere bakarkako sorkuntza lanaren grabazio prozesuko zati bat iruditan jaso zuen eta bilduma hori ikusteko aukera izango da kultur-etxeko erakustaretoan.
Ostegun honetan, martxoaren 13an izango da irekiera ekitaldia 18:30etan, baina hilaren 30era arte, erakusketa egunotan zehar, gainera, xehetasun gehiago jaso nahi dituztenentzat hiru bisita gidatu antolatu dira; lehenengoa larunbaterako, hilaren 15erako 12:00etan eta gainerako biak hurrengo bi ostiraletarako, hilaren 21erako eta 28rako 18:30etan Sutegin bertan. Gonbidapenak aurrez eskuratu ahalko dira usurbilkultura.eus plataforman.
Segidan dituzue zehaztasun gehiago baita 21. Soinurbil zikloko hurrengo ekintzen berri ere:
21. Soinurbil
Martxoak 13-30
"Janela: leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora begira" argazki erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
Ordutegia:
-Ostegun eta ostiraletan: 17:30-20:00.
-Larunbat eta igandeetan: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Hitzorduak:
-Martxoak 13: 18:30 Irekiera.
-Martxoak 15 (12:00), 21 (18:30), 28 (18:30): bisita gidatuak. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman aurrez eskuragarri. 15 pertsonentzako lekua.
Zehaztasunak: "Argazki erakusketa honetan Gorka Urbizu musikariak 2024an kaleratu zuen. “Hasiera bat” lanaren, grabaketa prozesuan eta lehen kontzertuetako une berezi eta intimoetan egindako argazkiak aurkezten ditu Ibai Arrieta del Pico argazkilari usurbildarrak. Erakusketa honetan "leiho" txiki bat zabaltzeko proposamena egiten da, kantuaren muinerako bidaian aurkitzen den musikariaren barne mundura gerturatzeko gonbidapena".
Laguntzaileak: Only In Drems /Koldo Mitxelena Kulturgunea/ Gipuzkoako Foru Aldundia.
Martxoak 16, igandea
19:00 Suhar abesbatza Salbatore elizan.
Zehaztasunak: “Euskal Herri osoko ia 40 abeslariz osaturiko taldea da Suhar Korua. Esteban Urzelairen zuzendaritzapean eta Amaia Zipitria pianojolearen laguntzarekin gizon-abesbatzentzako errepertorioa maila gorenean lantzeko eta zabaltzeko asmoa dute. 2023an, Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketako 5 sariak bereganatu zituzten eta bere sorreratik Euskal Herriko jaialdi nagusietan eta estatuko agertoki askotan egon ostean, Eslobenian, Bulgarian eta Txinan ere egon dira”.
Martxoak 19, asteazkena
18:30 Hondarribiko Musika Eskolarekin trukea Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola 1992an sortu zen Hondarribiko hiriari zerbitzua emateko. Gaur egun 18 irakasle arduratzen dira nahi duten familia, haur, gazte edo helduei musikaz gozatzeko aukera ematen”.
Martxoak 20, osteguna
18:30 Zumarteko talde instrumentalen kontzertua Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.
Martxoak 22, larunbata
12:00 Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen 50. urteurren sorrerako ekitaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “1972an Usurbilen egindako Trikitixa egun batek erein zuen hazia Euskal Herriko Trikitixa Elkartea sortzeko. Egun horretatik hasita 50 urte luzez lanean dihardu Elkarteak eta 50. urte bete dituen honetan historia gutia biltzen duen liburua idatzi dute Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak. Liburuaren xehetasunak eta bertako pasarteak kontatzera datoz bi idazleak martxoaren 22an Sutegin egindo den aurkezpenera”.
Martxoak 23, igandea
Trintxerpeko Musika Banda Usurbilen:
12:00 Kalean kalejira.
13:00 Kontzertua frontoian.
Zehaztasunak: “Trintxerpek Illunbe musika-banda 1978-79an hasi zen jotzen eta lehenengo kontzertua jaietan eman zuen, 1979an. Banda osatzen duten kide guztiek Illunbe Musika-Eskolan eta Pasaiako Musika kontserbatorioan ikasi dute. Pasaiako musikako irakasle Fran Berra da zuzendaria”.
Martxoak 27, osteguna
18:30 Zumarteko ikasleen kontzertua Hondarribiko Kultur Etxeko aretoan, hangoekin egindako trukearen baitan.
Martxoak 30, igandea
18:00 Musika Sorkuntzaz berriketan Sutegiko auditorioan.
Hizlariak: Olatz Salvador eta Jokin Pinatxo.
Moderatzailea: Gari Udabe.
Zehaztasunak: “2025ean 40 urte beteko ditu Zumarte Musika Eskolak. Hamaika ikastaro, emanaldi eta bizipen. Hauek denak oroitu eta omentzeko ekitaldi ugari izango dira 2025ean. Ekitaldi hauen barruan kokatzen da "Musika Sorkuntzaz berriketan" hitzaldia”.
Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.