Aste hasierako literatura solasaldiaren ondotik, beste bi ekintza iragarri ditu Sutegi udal liburutegiak asteotarako. Batetik, hilaren 18koan, Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburua aurkeztuko dute.
Bigarrenik, komiki tailerra zuzenduko du Ainara Azpiazu "Axpi"-k hilabete amaieran. Segidan dituzue xehetasunak:
Sutegi udal liburutegiaren deialdiak
Martxoak 18, asteartea
18:30-20:00 Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburuaren aurkezpen-solasaldia. Egileak bertan izango dira.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.
Martxoak 28, ostirala
17:30-19:00 Komiki tailerra Ainara Azpiazu "Axpi"-ren eskutik.
Zehaztasunak: "Saio honetan komiki bat egiteko oinarrizko ezagutzak eta baliabideak eskainiko dira: biñetak, bokadilloak eta beste".
Nori zuzendua: LH4tik gorako haur eta gaztetxoei (DBH barne).
Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.