Pala, pilota, boleibola, futbola eta eskubaloia, asteburuko kirol hitzorduetan

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 14a, 08:10

Izerditan blai datorkigu asteburu hau ere, iragarri diren kirol hitzorduekin. Lerrootan duzue, herriko taldeen neurketen berri.

Buruntzaldeko emakumeen 5. Pala Topaketa
Larunbatean, martxoaren 15ean jokatuko da Andoaingo Arrate pilotalekuan. 17:00etan pala topaketa izango da eta 18:30etan emakume palista aitzindariei aitortza egingo zaie. Martxoaren 8aren harira, Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek lankidetzan antolaturiko hitzordua izango da. Ekimena, 12 urtetik gorako emakumeentzat izango da, "pilotaren praktika ezagutu eta lagunekin edo familiarekin ondo pasatu nahi dutenentzat. Ez da materialik eraman behar, antolatzaileek eramango baitute dena".

Pilota Usurbilen
Martxoak 14, ostirala
17:45 Usurbilgo frontoian:
Infantilak eskuz binaka 2. Mailan (errendimendua): Pagazpe 1- Ziotza

Boleibola Oiardon
Martxoak 15, larunbata
18:00
Jubenil neskak: Usurbil-Arizmendi 1

Eskubaloia Oiardon
Martxoak 15, larunbata
12:00
Kadete mutilak: Usurbil KE A-Gran Camping Zarautz ZKE
15:45 Jubenil mutilak: Usurbil KE-Saieko Oxkarbi taberna

Martxoak 16, igandea
11:00 Kadete mutilak: Usurbil KE B-Leizaran Horia

Futbola
Haranen

Martxoak 15, larunbata
09:00
Infantil mutilak: Usurbil FT C-Ekintza DKE
10:30 Infantil neskak: Usurbil FT-Antiguoko KE
12:00 Kadete mutilak: Usurbil FT-Pasaia KE

Haranetik kanpo
Martxoak 15, larunbata
09:00 Infantil neskak, Andoaingo Ubitarten: Euskalduna-Usurbil FT
09:00 Kadete neskak, Donostiako Berion: Antigua Luberri KE-Usurbil FT
09:00 Infantil mutilak, Zumaiako Aita Marin: Zumaiako FT-Usurbil FT
19:15 Erregionalak, Donostiako Puion: Vasconia CD B-Usurbil FT B

Martxoak 16, igandea
10:00 Infantil mutilak, Idiazabalgo Arizkorretan: Idiazabal KE-Usurbil FT B
11:30 Jubenilak, Oiartzungo Karla Lekuonan: Oiartzun KE C-Usurbil FT B
17:00 Infantil txiki, Orioko Mendibeltzen: Orioko FT-Usurbil FT
17:30 Ohorezko jubenilak, Azpeitiko Garmendipen: Lagun Onak CD-Usurbil FT
17:50 Preferenteak, Martutenen: Amara Berri KE-Usurbil FT