Gertakaria Usurbildik igarotzen den A8 autopistan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ohartarazi duenez, lur-jausia gertatu da ostiral eguerdi honetan, martxoaren 14an aipatu errepide horretan, 31. kilometroan hain zuzen eta Donostiarako noranzkoan.
Gertakariak auto-ilarak eragin ditu. Lau kilometrotarainokoak izatera heldu dira, Trafiko Zuzendaritzatik jakinarazi dutenez. Izan ere, A8 autopista horretako bi errei itxi behar izan dituzte. Arratsaldeko 15:00ak aurretik, jakinarazi dutenez, itxita zuten bi erreietako bat ireki dute eta auto-pilaketak amaitu dira.
16:30ak pasatxoan bi errei itxi dituzte berriz. Handik gutxira erreiotako bat ireki dute berriz. Ondorioz, auto pilaketak arintzen joan dira desagertu arte.
📢 Azken informazioa:#AP8 Km 31 #Usurbil-en Irungo norantzako #Lur_Jausia-n ❌ bi errei ITXITA❌
— Trafiko (@trafikoaEJGV) March 14, 2025
🛵🚙🚛 #Autopilaketak
📢 Última información:
En el desprendimiento de AP-8 Pk 31 Usurbil sentido Irun ❌ dos carriles CORTADOS ❌
🛵🚙🚛 Retenciones
☎️ 011#Trafikoa pic.twitter.com/onf5lXBdwL
⛰️#Lur_Jausia #AP8 Km 31 #Usurbil-en Irungo norantzan.
— Trafiko (@trafikoaEJGV) March 14, 2025
❌Bi errei itxita.
🚗🚛🏍️ #Autopilaketak
⛰️Desprendimiento en AP-8 Pk 31 Usurbil sentido Irun.
❌Dos carriles cortados.
🚗🚛🏍️Retenciones.
☎️011
#Trafikoa pic.twitter.com/9OdY30S5iF
ℹ️ #AP8 Km 31 #Usurbil-en Irungo norantzako #Lur_Jausia-n:
— Trafiko (@trafikoaEJGV) March 14, 2025
✅ #Autopilaketak AMAITUTA.
❌ Errei bat ITXITA mantentzen da.
ℹ️ En el desprendimiento de AP-8 Pk 31 Usurbil sentido Irun:
✅ Retenciones FINALIZADAS.
❌ Un carril continúa CORTADO.
☎️ 011
#Trafikoa pic.twitter.com/vyXoifMrmp