"Janela" argazki erakusketan bisita gidatua egin dute Ibai Arrietarekin

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 15a, 13:16

"Janela" argazki erakusketa ireki du aste honetan Ibai Arrietak, eta gaur bisita gidatua egin du goizean proiektuaren sorrera eta "Hasiera bat" grabatzeko prozesua azaltzeko.

 "Janela: leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora begira" argazki erakusketan. "Argazki erakusketa honetan Gorka Urbizu musikariak 2024an kaleratu zuen. “Hasiera bat” lanaren, grabaketa prozesuan eta lehen kontzertuetako une berezi eta intimoetan egindako argazkiak aurkezten ditu Ibai Arrieta del Pico argazkilari usurbildarrak. Erakusketa honetan "leiho" txiki bat zabaltzeko proposamena egiten da, kantuaren muinerako bidaian aurkitzen den musikariaren barne mundura gerturatzeko gonbidapena.

Datozen ostiraletan ere, arratsaldez, erakusketa irekita egongo da interesa duen ororentzat.