Berri Txarraken 25 urte aritu ostean, Gorka Urbizuk bakarkako ibilbideari ekin zion 2024an. Hasiera Bat lana plazaratuta. Janela erakusketak 2023an Lleidako Teatre de Ca l'Eril estudioan emandako sorkuntza prozesuan murgildu gaitu. Ibai Arrieta del Pico argazkilariak "leiho" bat ireki digu grabaketan zehar ematen den kantuen muinerako bidaia intimora, gertukotasuna eta zintzotasuna oinarri hartuta egin diren argazkien bidez.
Grabaketaren ondoren, zuzeneko kontzertuetan jarri zuen arreta argazkilariak. Estudioko isiltasunak eta zuzeneko zirrara eztandak bat egiten duten une horretan.
Janela erakusketa 2023ko udan Lleidako Teatre de Ca l'Eril estudioan hasi eta 2024ko udazkenean estudioan bertan Gorka Urbizu eta bere taldeak eskainitako kontzertuarekin biribiltzen den argazki kontakizuna da.
Ikusgai izango duzue martxoak 30 bitarte, ostegun eta ostiraletan (17:30-20:00), larunbat zein igandeetan (11:30-14:00, 17:30-20:00).