Duela astebete Osinalden elektrokutatutako gazteetako bat hil da

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 16a, 13:59

Aurreko asteazkenetik hesituta dago Osinaldeko dorre elektrikoa. Argazkia: NOAUA

Duela astebete, martxoaren 8an Osinaldeko Erribera kalean dagoen goi-tentsioko dorrera igo eta bertan elektrokutatu ostean, osasun egoera larrian zen gaztea hil da azken orduotan.

Duela astebeteko ezbeharra lerrootara itzularazi duen albistea zabaldu da azken ordutan. Izan ere, aurreko larunbatean, martxoaren 8an, istripua jazo zen Osinalde industrialdean. Oriatik gertuen Erribera kalean kokaturiko goi-tentsioko dorre batera igo ziren 11 eta 15 urteko bi gazte. Elektrokutatu egin ziren eta biak zauritu. Inguruan zebiltzan bi helduk deitu zuten larrialdi zerbitzuetara.

Haietako bat, gazteena, larriki zauritu zen. Osasun egoera larrian eraman zuten Barakaldoko Gurutzeta ospitalera. Han zeraman, ordutik, gai hauetan, inguruotan erreferentziazkoa den Erredura Handien Unitatean. Lehen egunetan larritasunean egonkor zen arren, azken orduotan hil da, ezbeharra gertatu eta astebetera.