Bederatzigarren Erregina Kopa eskuratu dute Bera Berak eta bi herrikideek

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 16a, 13:26

Argazkia: Espainiako Eskubaloi Federazioa.

Bederatzigarren Erreginaren Kopa eskuratu du Bera Bera eskubaloi taldeak. Jokalari taldean da Kalezarko Esther Arrojeria; Jon Begiristain, aldiz, prestatzaileenean.

Bederatzigarren Erreginaren Kopa, hirugarrena segidan, eskuratu du Super Amara Bera Berak igande honetan, martxoaren 16an. 21-30 irabazi dio Replasa Beti-Onak talde nafarrari, Granollersen (Katalunia) jokatutako partidan.

Garaipena ospatu dutenen artean dira, Espainiako Eskubaloi Federazioaren albiste honi atxikitako argazkian ikus dezakezuen moduan, bi herrikide; jokalarien taldean Esther Arrojeria eta prestatzaileenean Jon Begiristain. 30 goletatik sei sartu ditu Arrojeriak gaurko neurketan.