Suhar abesbatzak maisuki hartu du Salbatore eliza

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 16a, 20:32

Suhar abesbatzaren bisita jaso dugu gaur arratsaldean Salbatore parrokian. Gizon ahotsak pianoz lagunduta, elizako abestien errepertorioa eta haratagoko musika maila gorenean interpretatu dituzte.

Euskal Herri osoko ia 40 abeslariz osaturiko taldea da Suhar Korua. Esteban Urzelairen zuzendaritzapean eta Amaia Zipitria pianojolearen laguntzarekin gizon-abesbatzentzako errepertorioa maila gorenean lantzeko eta zabaltzeko asmoa dute. 2023an, Tolosako 54. Abesbatza Lehiaketako 5 sariak bereganatu zituzten eta bere sorreratik Euskal Herriko jaialdi nagusietan eta estatuko agertoki askotan egon ostean, Eslobenian, Bulgarian eta Txinan ere egon dira.