21. Soinurbil

"Janela" ezagutzeko beste bi bisita gidatuetarako gonbidapen gehiago eskuragarri

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 18a, 08:31

"Janela: leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora begira" izeneko Ibai Arrieta del Picoren erakusketa bisita gidatu bidez ezagutu ahalko duzue hurrengo bi ostiral hauetan.

Zumarte Musika Eskolaren 40. urtemugako 21. Soinurbil betean da herri hau hilabete hasieratik eta halaxe segiko du martxoa agurtu arte. Inoizko ziklo luzeenaren baitan antolaturiko hitzorduen artean, "Janela: leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora begira" izeneko argazki-erakusketa ireki zuten hilaren 13an Sutegin. Ibai Arrieta del Pico argazkilari usurbildarrak Berri Txarrak taldea desegin ostean, Urbizuren bakarkako lehen lanaren sorkuntza prozesua iruditan ikusgai jarri du kultur-etxeko erakustaretoan.

Xehetasun gehiago ezagutu nahi dituenarentzat hiru bisita gidatu ere programatu dituzte. Lehenengoa larunbatean egin zuten. Berehala agortu ziren gonbidapenak. Beste bi bisita gidatu antolatuak daude martxoaren 21erako eta 28rako, datozen bi ostiraletarako hurrenez hurren. Hitzorduotarako gonbidapenak ere agortze bidean izan dira, baina sarrera gehiago eskuragarri jarri dituzte. Bi saio horietarako gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskuratu ahalko dituzue.


21. Soinurbil
Martxoaren 30era arte
"Janela: leiho bat Gorka Urbizuren unibertsora begira" argazki erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
Ordutegia:
-Ostegun eta ostiraletan: 17:30-20:00.
-Larunbat eta igandeetan: 11:30-14:00 / 17:30-20:00.
Hitzorduak:
-Martxoak 21 (18:30), 28 (18:30): bisita gidatuak. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman aurrez eskuragarri.
Zehaztasunak: "Argazki erakusketa honetan Gorka Urbizu musikariak 2024an kaleratu zuen. “Hasiera bat” lanaren, grabaketa prozesuan eta lehen kontzertuetako une berezi eta intimoetan egindako argazkiak aurkezten ditu Ibai Arrieta del Pico argazkilari usurbildarrak. Erakusketa honetan "leiho" txiki bat zabaltzeko proposamena egiten da, kantuaren muinerako bidaian aurkitzen den musikariaren barne mundura gerturatzeko gonbidapena".
Laguntzaileak: Only In Drems /Koldo Mitxelena Kulturgunea/ Gipuzkoako Foru Aldundia.

Martxoak 19, asteazkena
18:30
Hondarribiko Musika Eskolarekin trukea Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “Hondarribiko Musika eta Dantza Eskola 1992an sortu zen Hondarribiko hiriari zerbitzua emateko. Gaur egun 18 irakasle arduratzen dira nahi duten familia, haur, gazte edo helduei musikaz gozatzeko aukera ematen”.

Martxoak 20, osteguna
18:30
Zumarteko talde instrumentalen kontzertua Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean.

Martxoak 22, larunbata
12:00
Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen 50. urteurren sorrerako ekitaldia Sutegiko auditorioan.
Zehaztasunak: “1972an Usurbilen egindako Trikitixa egun batek erein zuen hazia Euskal Herriko Trikitixa Elkartea sortzeko. Egun horretatik hasita 50 urte luzez lanean dihardu Elkarteak eta 50. urte bete dituen honetan historia gutia biltzen duen liburua idatzi dute Laxaro Azkunek eta Haritz Garmendiak. Liburuaren xehetasunak eta bertako pasarteak kontatzera datoz bi idazleak martxoaren 22an Sutegin egindo den aurkezpenera”.

Martxoak 23, igandea
Trintxerpeko Musika Banda Usurbilen:
12:00 Kalean kalejira.
13:00 Kontzertua frontoian.
Zehaztasunak: “Trintxerpek Illunbe musika-banda 1978-79an hasi zen jotzen eta lehenengo kontzertua jaietan eman zuen, 1979an. Banda osatzen duten kide guztiek Illunbe Musika-Eskolan eta Pasaiako Musika kontserbatorioan ikasi dute. Pasaiako musikako irakasle Fran Berra da zuzendaria”.

Martxoak 27, osteguna
18:30
Zumarteko ikasleen kontzertua Hondarribiko Kultur Etxeko aretoan, hangoekin egindako trukearen baitan.

Martxoak 30, igandea
18:00
Musika Sorkuntzaz berriketan Sutegiko auditorioan.
Hizlariak: Olatz Salvador eta Jokin Pinatxo.
Moderatzailea: Gari Udabe.
Zehaztasunak: “2025ean 40 urte beteko ditu Zumarte Musika Eskolak. Hamaika ikastaro, emanaldi eta bizipen. Hauek denak oroitu eta omentzeko ekitaldi ugari izango dira 2025ean. Ekitaldi hauen barruan kokatzen da "Musika Sorkuntzaz berriketan" hitzaldia”.

Antolatzaileak: Zumarte Musika Eskola eta Usurbilgo Udala.
Laguntzaileak: Salbatore Parrokia eta Gipuzkoako Foru Aldundia.