Haize-bolada biziak izaten ari gara azken orduotan. Ez dira baretuko. Izan ere, Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, abisu horia ezarri dute astearterako eta asteazkenerako, martxoaren 18rako eta 19rako hurrenez hurren.
Astearte iluntzeko 20:00etan hasi eta asteazken goizeko 9:00ak arte lehenik, asteazken iluntzeko 20:00etan hasita ostegun eguerdiko 12:00ak arte eta ostegun iluntzeko 21:00etan hasita berriz ere abisu horian izango garela jakinarazi du Euskalmet-ek. Ordu tarte horietan, haizeguneak ez diren tokietan 80 kilometro ordutik gorako haize-boladak izan ditzakegu, "bereziki ekialdean", eta 100 kilometro ordutik gorakoak haizeguneetan, "bereziki ekialdeko mendi inguruetan".
Horrez gain, astearte eguerditik aurrera, datozen egunotan 24 orduz baso-sute arriskuagatik ere abisu horian izango gara. "Baso-sute arriskua nahiko altua izango da, hego-osagaiko haizearen intentsitateagatik", Euskalmet-ek ohartarazi duenez.
Iragarpena
Astearte honetan, martxoaren 18an, Usurbilen "zerua hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Hego-ekialdeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoetan aldaketa handirik ez", Euskalmet-en arabera.
Asteazkenean, hilaren 19an, "giro eguzkitsua" izango omen dugu, "goi-hodei batzuekin. Hegoaldeko edo hego-ekialdeko haizea zakar ibiliko da, bolada oso gogorrekin. Tenperatura nahikoa igoko da".
Ostegunean, martxoaren 20an, "zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da, arratsalde-gau partean euria egin dezake. Hego/hego-ekialdeko haizea gogor ibiliko da. Tenperatura minimoak nahikoa igoko dira, maximoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.