Bat ez bi musika eskoletako dinamika ezagutzeko aukera izan da asteazken honetan, martxoaren 19an, 40. urtemuga betean den Zumarte Musika Eskolaren eskutik, 21. Soinurbil zikloaren baitan. Etxekoak igo dira Sutegiko oholtza gainera eta haiekin, Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolako kideak. Bertako nahiz Bidasoa ertzeko musikarien emanaldi bateratua eskaini dute, bi eskola hauen trukearen baitan.
Izan ere, urte luzeetako ohiturari segida eman diote aurtengoan ere usurbildarrek; beste eskola batekin batera emanaldia Usurbilen eskaini eta gero, bisitan joatea Zumartekoak bidelagun izan duten eskolaren sorterrira. Aurtengoan, Hondarribiakoak izan ditugu Sutegin asteazken honetan; hilaren 27an usurbildarrak joango dira hara. Atzo bezala, kontzertu bateratua eskainiko dute bi eskolek astebete barru.
Sutegiko saioan, haizezko instrumentuak trikiti doinuekin uztartu zituzten. Euskal abesti ezagunak nazioarteko hainbat sortzaile entzutetsuren kantekin tartekatu zituzten.
21. Soinurbil: Zumarte Musika Eskolakoen eta Hondarribiko Musika eta Dantza Eskolakoen kontzertu bateratua
Zumarteko ikasleak
-Flauta eta klarineteko ikasle taldea: "Maritxu nora zoaz", "Uso zuria", herrikoiak.
-Triki txikiak: "Euri tanta banintz", Pirritx, Porrotx eta Marimotots.
-Kitarra taldea: "Bakezalea", Anje Duhalde.
Hondarribiko musika eskolako ikasleak
-Helduen Klarinete Ensemble (Aitor Ramos, Jose Carlos Alonso, Fabian Berridi eta Andoni Rael): "Ammerland", J. De Haan; "Humoreske", A. Dvorak; "Gogoaren baitan", Anje Duhalde.
-Saxo taldea (Zigor Tristan, Iñaki Uriarte, Ruben Sevillano, Iker Parada): "Highway blues", B. Lochs.
-Saxo taldea (Koldo Eguia, Aitor Ramos, Josetxo Etxebeste): "Neuf negro spirituals", H. Prati.
-Tronboia (Lier Arregi): "Variations on a temperance theme", E.A. Parkhurst.
-Gitarrak: Oihane Lecuona ("Alfonsina y el mar, Ariel Ramirez), Martin Aseguinolaza.
-Biolontxeloa (Helena Rubio): "Habanera-L´amour est un oiseau rebelle fron Carmen", G. Bizet.
-Flautak: Paola Barberan ("La balade de l´elephant, T. Bouchet), Noa Miranda ("Le magicien", C. Guillonneau), Ane Anillo ("Le funambule", K. Tanaka).