Arrobitxulo definitzen segitzeko bilkura larunbatean

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 21a, 08:55

Elkargunearen proiektua zehazten segitzeko bilkura deitu dute martxoaren 22an Txirikordan.

Arrobitxuloren bilera
Otsailaren 22an aurkeztu zuten Elkargunearen izena, marka edota proiektuaren beste hainbat zertzelada. Gogoan izan, Arrobitxulo izena izango du eta Udarregi ikastolako pareko zelaian kokatuko da. 2020tik hona bideratzen joandako egitasmo honen hurrengo erronketako bat kudeaketa-eredua definitzea izango da. Lanketa horri begirako bilera deitu dute larunbaterako, hilaren 22rako, 10:30etan Ugartondoko Txirikordan.

Jai batzordearen bilera
Ez da izango egunotarako iragarritako bilera bakarra. Izan ere, hurrengo asterako, Usurbilgo jaiak antolatzen segitzeko bilera irekia deitu du jai batzordeak. Uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren herriko festen antolakuntzan lagundu nahiz ekarpenak egin nahi dituenak, bilgune hau du horretarako aproposa, bertan hartzen dituzte eta Santixabelei lotutako erabaki guztiak.

Saio hauek irekiak izaten dira, eragile nahiz norbanako orok parte har dezake. Datorren martxoaren 26an, arratsaldeko 18:00etan bilduko da jai batzordea berriz, Potxoenean.