Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre Sutegiko auditorioan izan dira arratsaldean. Solasaldian, elkarlanean idatzitako "Subcampeón" liburuaz aritu dira luze-zabal hizketan hainbat herritarren aurrean. Sutegi Udal Liburutegiak antolatutako ekitaldia izan bada ere, oraingoan ez dute liburutegian bertan egin, auditorioan baino. Leku zabalagoan eta hitzaldi modura antolatutako solasaldia izan da, eta amaieran jendeak parte hartzeko aukera izan du.