Zubietarrak, Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako final guztietan

Erredakzioa 2025eko martxoaren 22a

Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak larunbat honetan jokatuko dira, Oiartzunen. Hiru norgehiagoka iragarrita daude. Infantilena izango da lehena, jubenilena gero eta nagusiena azkenik. Arratsaldeko 17:15ean hasiko da pilota jaialdia, Madalensoro pilotalekuan. Zubietarrak hiru finaletan arituko dira.

Martxoak 22, larunbata, 17:15, Oiartzun-Madalensoro

1. Infantilak (Errendimenduko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 3 (Peru Arrizabalaga Pikabea-Markel Linde Hernandez)
ZUBIETA 1 (Eñaut Agirreurreta Iparragirre-Aitor Ormazabal Garrido)

2. Jubenilak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Manex Agirre Soto-Aitor Zabaleta Urdanpileta)
ZUBIETA 2 (Haritz Agirreurreta Iparragirre-Peru Garaiyurrebaso Urdanpileta)

3. Nagusiak (Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa):
ZUBIETA 1 (Josu Aizpurua Arroyo-Joseba Aizpurua Arroyo)
TXOST 1 (Txomin Nazabal-Andoni Zabala-Xabier Ondaro Ezkurra)