Arrobitxuloren proiektua zehazten jarraitzeko bilera egin dute

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 22a, 17:01

Elkargunearen proiektua zehazten jarraitzeko bilera egin dute goizean Txirikordan Elkargunea osatzen duten hainbat eragiletako kideek.

Otsailaren 22an aurkeztu zuten Elkargunearen izena, marka edota proiektuaren beste hainbat zertzelada. Gogoan izan, Arrobitxulo izena izango du eta Udarregi ikastolako pareko zelaian kokatuko da. 2020tik hona bideratzen joandako egitasmo honen hurrengo erronketako bat kudeaketa-eredua definitzea izango da. 

Gaurko bileran, datozen hilabeteetan jarraitu beharreko urratsak definitu eta datozen saioen plangintza aurkeztu dute. Lehenik eta behin, forma juridikoan egin beharko dute lan, eta erabaki zer komeni zaien: elkartea, kooperatiba... aukerak aztertzeko saioak egingo dituzte profesionalekin, eta hori definitzea izango da uda bitarteko asmoa.