Alaia Martin izan dugu 22. Laburbirako gonbidatu

Noaua Aldizkaria 2025ko mar. 23a, 20:38

22. Laburbira proiekzioa egin dute arratsaldean Sutegin. Ohi bezala, zuzendarietako bat gonbidatu dute, eta aurtengoa bereziki ezaguna izan da: Alaia Martin.

Ohi bezala, euskarazko film laburren uzta berriena ekarri digu aurtengo Laburbirak ere. Martxoaren 6an aurrestreinatu zuten Donostian eta ordutik, apirilaren 11ra bitarte, Euskal Herri osoko 51 udalerrietan proiektatuko dira ikus-entzunezko lan laburrok; baita Londonen ere. 

Honako hauek izan dira ikusgai egon diren laburmetraiak:  Prosopagnosia (Ekain Martínez de Lizarduy), Plazer bat (Sonia Estevez), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Europa (Ekain Irigoien), Pentsatzen dut (Alaia Martin, Karmele Mitxelena, Iraitz Mateo), Hor konpon (Jone Arriola), Goodbay Kepler (Nerea Ayala) eta Utlandsk (Alba Lozano).

Ordu eta erdi baino gehixeago iraun du proiekzioak eta amaieran, Alaia Martin "Pentsatzen dut" laburmetraian zuzendari lanetan aritu denarekin solasaldia izan da. Bertsolaritzagatik ezagunagoa bada ere, ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuen. Laburmetraiaren ideia, ekoizpena eta istoriotxoak kontatu dizkie herritarrei.