Hiruzpalau egun haizetsu izan genituen iragan astean. Aste hasiera honetan euria gogotik egin dezake. Izan ere, Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, prezipitazio iraunkorragatik abisu horian izango gara astelehen honetan, martxoaren 24an, egun osoz. Euskalmet meteorologia agentziak ohartarazi duenez, "Kantauri isurialdeko zenbait tokitan 24 orduan 60 l/m² inguru pila daitezke. Zaparrada ertainak egingo ditu. Euria irraunkorra eta oso ugaria izango da, bereziki egunaren lehen partean".
Gaur, beraz, Usurbilen, "goibel eta oso euritsu" esnatuko da astelehena. "Ekaitzak jo dezake. Goizetik aurrera ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketa handirik ez", Euskalmet-en arabera.
Asteartean ere, hilaren 25ean, "zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak sarri botako ditu. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi igoko da".
Informazio eguneratua euskalmet.eus bidez jaso ahalko duzue.