Euskadiko txapeldun izatetik oso hurbil izan da Usurbilgo boleibol taldea. Izan ere, lehiaketa honen finalerdia jokatu du asteburuan. Igandean, martxoaren 23an, Lekeition, Euskadiko txapelketako finalerdia jokatu zuten Galdakao BT taldearekin. "Partida oso parekatua jokatu arren, usurbildarrak finalaren atarian geratu ziren", berri eman dute boleibol taldetik.
Finalera heltzear izan dira, honenbestez. Finalerdi honetara, final laurdena irabazi ostean heldu ziren, C.V. Rekalde taldekoen aurkako partida irabazi ostean, aipatu taldetik gogorarazi dutenez.