Haur eskola
0-3 urte artekoei zuzenduriko hezkuntza eskaintzan 2025-26 ikasturterako matrikulazio epealdia laster irekiko dute, martxoaren 31n hain zuzen eta apirilaren 11ra arte luzatuko dute tarte hau. Deialdia, 2023tik 2025eko azarora arte jaiotakoei zuzendua dago. Aldez aurretik, informazio gehiago jaso nahi duenarentzat, astearte honetarako, martxoaren 25erako ate irekien saioa antolatua zuten, arratsaldeko 17:30etan. Baina astebete atzeratzea erabaki dute. Apirilaren 1ean izango da hitzordu hau, ordu berean, arratsaldeko 17:30etan baina haur eskolan bertan ez, Sutegiko auditorioan baizik. Hitzorduan parte hartzeko asmotan denak, esteka honetan eman beharko du izena: ate irekiak haur eskolan.
Matrikulaziorako nahiz argibide gehiago jasotzeko 943 374 061 telefono zenbakira deitu beharko da (8:30-12:00) edo haureskola@udarregi.eus helbidera idatzi. Haur eskola (Ugarte, 9) ordutegi honetan izaten da zabalik: 8:00-16:00.
Oriarte BHI
Lasarte-Oriako eta Usurbilgo institutuan ere haur eskolaren epealdi horretan matrikulatu ahalko dira batxilergoa ikasi nahi dutenak 2025-26 ikasturterako; hau da, martxoaren 31tik apirilaren 11ra. Tarte horretan, ate irekien jardunaldia antolatu dute; apirilaren 2an hain zuzen, 17:30-18:30 artean, Larrekoetxe eraikinean (Lasarte-Oriako Buenos Aires aldapa, 1). "Zatoz gu ezagutzera!", egin dute gonbita. Zientziak eta teknologia zein giza eta gizarte zientziak ikasteko aukera eskaintzen dute bertan. Argibide gehiago, bideotatik jaso ahalko dituzue:
943 899 492
info@oriarte.eus
oriarte.hezkuntza.net
Lanbide Eskola
Aurrerago abiaraziko dute hurrengo ikasturterako matrikulazio kanpaina Lanbide Heziketan ere. Horri begira, urtero moduan, ate irekien egunen zikloa antolatu dute. "2025-26 ikasturtera begira, ikasleek eta familiek gure prestakuntza eskaintza ezagutzeko gure ikastetxeko ateak zabalduko ditugu", iragarri dute.
Hitzorduotarako izena eman daiteke jada, aipatu ikastetxeak horretarako egokituriko esteka honetan: Lanbide Eskola
Usurbilgo Lanbide Eskolako ateak zabalik
Apirilak 3, osteguna
17:00 Goi maila eta Espezializazioa.
Apirilak 5, larunbata
10:00 Erdi maila.
11:30 Goi maila eta Espezializazioa.
Apirilak 8, asteartea
17:00 Erdi maila.
Izen-ematea eta informazio gehiagorako:
943 364 600
lhusurbil.eus